Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Junior neskak irabazten hasi dira

Luzapena behar izan zuten BKLri gailentzeko

Urtebete beranduago klubean berriro ere junior neskak daude. Hori dudarik gabe sekulako albistea da indar askorekin datozten neska taldeentzat.

Junior taldean kadete mailatik datozen 9 jokalari eta bigarren urteko bi jokalari daude. Dudarik gabe etorkizun handiko taldea da, baino beraien maila igotzeko gogor entrenatu behar dutenak. Aurten Gonzi izango dute entrenatzaile lanetan.

Lehen laurdenean abantaila pilatuz joan zen talde urdina. Partidu osoan zehar joan ziren aurretik 2-6 puntuko tarteekin. Ez zen abantaila handia baino puntu gutxira joan zen partidu batean nahikoa zirudien. Nahikoa zirudien BKLkoak markagailua berdin zuten arte 50 segundu falta zirenean. TAKE Aralar Kirolak-eko neskek partidua irabazteko aukera izan zuten baino partidua luzapenera joan zen 32-32ko markagailuarekin.

Luzapenean taldeko minuturik hoberenak izan ziren eta garaipena etxean geratu zen 44-36ko markagailuarekin. Orain atsedena izango dute asteburu honetan zubia dela eta baino partidu gogorra izango dute ondoren Erroibide talde irundarraren aurka. Lanean jarraitu beharra dago...

menu
menu