Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Txanpon baten bi aldeak

Eskoriatzaren aurka galdu egin zuten senior neskek

Joan den larunbatean, usabal kiroldegian jokatu zen Take Aralar Kirolak eta Eskoriatzaren aurkako norgehiagoka, eguardiko 2etan.

Etxekoak zentratuta eta burua bere lekuan zutela kantxaratu ziren. Talde nortasuna argi utziz, eskoriatzarren joku gogorrari aurre egitea asmatu zuten. Lehen laurdenean, lan txukuna burutu zuten eta markagailua oso parekatua joan zen, baita 2.laurdenean ere.

Atsedenalditik bueltan, txanponaren beste alderdia nagusitu zen kantxan, kanpotarrek euren jokoa nagusitu zuten. Presioa eta kontraerasoa, aski osagai izan ziren etxekoak burumakur jarri eta euren jokoa ezkutatzeko. Gauzak ez ziren nahi bezala ateratzen eta horrek, kanpotarrek markagailuan aski errenta izatea ekarri zuen. Azkenean 40-53 ko emaitzarekin amaitu zen partida.

Sentsazio gazi gozoarekin geratu arren, taldeak zertarako gai zen erakutsi zuen. Jarraian egin beharreko lana argi geratu zen, partidako 40 minutuetan intentsitate bera mantentzea.

Talde berria dela kontuan hartuta, elkar ezagutzen ari dira jokalariak eta hariz hari josi behar da armiarma sarea, denon artean, beraz, pazientzia eta animo. Jarraitu gogor lanean, inork ez baitzuen esan hau erreza izango zenik!

1,2,3....XUXTA!!!

menu
menu