Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bidebidek bigarren garaipena lortu du Iruñan

Autocares Artieda gainditu dute 58-78ko markagailuarekin

Hirugarren jardunaldia ospatzeko panorama ez zen egokiena. Taldeak aste berdinean 3 jokalari galdu zituen partidurako. Jon Azaldegi, Kaiet eta Urko. Baja hauek ikusita deialdea ez ohikoa izan zen Iruñara bidaiatzeko. Lehen taldeko 6 jokalari bakarrik zeuden entrenatzailearen esanetara. Hala ere bigarren taldea eta juniorrek erakutsi duten maila ikusita ez zegoen iñongo zalantzarik lan ona egingo zutela nafarro aldean.

Partidua ezin hobeto hasi zen urdiñentzat. 0-12ko partzial batekin segituan behartu zuten etxekoen hutsartea. Partidua ondo bideratuta hasi arren, lan asko egin beharko zuten Gonziren mutilek etxekoen presioa gainditzeko. Hala ere naparrek ez zuten markagailuean gehiegi gerturatzea lortu 40 minutuetan zehar. Amaieran 58-78 izan zen.

Ibai Gil pibotak debuta egin zuen lehen taldearekin lan txukuna eginez. Aurrerantzea presentzia gehiago espero da lehen taldean. Gaitasunak ez zaizkio falta Leitzako gizaseme sendoari.

Hurrengo partidua etxean izango da arratsaldeko 16:00tatik aurrera Atletico San Sebastian talde gogorraren aurka. Zalegoaren laguntza ezin bestekoa izango zen partidua irabazteko.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu