Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bikain hasi dute denboraldia lehen urteko kadete neskek

Denboraldiko lehen partidua TAKE Urkizu-ko neskentzat, eta lehenengo garaipena!

Inoiz ez da erraza izaten denboraldia etxetik kanpo hastea, eta neskei Orio bisitatzea tokatu zitzaien. Aurre-denboraldi intentsua eta gero, neskak irrikan ziran lehia hasteko, eta ilusioz beterik bidaiatu genun Orio aldera. Etxetik kanpo hastearen zailtasunari, Alaitz eta Maddalen jokalarien baja gehitzen zitzaion, arlo honetan laguntzeko, Irune-k taldearekin bidaiatu zuen.

Kantxara kontzentraturik atera ziren tolosarrak, hasieratik gogor jolastuz. Honela, lehen 10 minutuak 9-12-ko markagailuarekin bukatu ziren. Bigarren laurdenean ordea, Orioko taldeak, defentsa gogortuz eta erasoan asmatuz, atsedenaldira 2 puntuko abantailarekin joatea lortu zuen.

Atsedenaldiaren ostean tolosarrak gogotsu atera ziren, eta kontraerasoa dakiten bezala ateratzearen esker, partiduko abantaila handiena lortu zen, 33-42. Momentu honetan ordea, agian erlaxazioa dela eta, etxeko taldeak 9-0-eko partziala lortu zuten partidua berriro ere berdinduz.

Azken laurdena borrokatua izango zela zirudien eta hala izan zen. Gure neskek partidua irabazteko gogo handia erakutsi zuten, defentsan zuten guztia ematen eta erasoan urduri jarri gabe jolastuz, azken minutuan 3 puntuko abantailarekin sartu ziren. Azken minutu hau ezin hobeto jolastu zuten tolosarrek, eta partidua 53-58 markagailuaz beraientzat izan zen.

Lan asko eta hobetzeko atal ugari dauzkagu oraindik, baina bide onean gaude. Gogotsu jarraituz gero, denboraldi polita izango da hau.

Zorionak eta lanen jarraitzera!

1, 2, 3…TAKE!!!

menu
menu