Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gutxigatik galdu zuten lehen urteko infantil neskek

Halere, itxaropen handia eman zuen taldearen jokoak datozen partiduetarako

Gogo askorekin etorri ziren denboraldiko lehen partidua jolastera, urduri eta pixka bat beldurtuta. Eta beldur hau nabaritu zen lehenengo laurdenean 4-11 ko markagailuarekin bukatu zelako. Baina bigarren laurdenean gorakada garrantzitsu bat eman zuten gure neskek. Nahiz eta bigarren zatia TAKE-koek irabazi, nahiko aukera izan genituen aurreratzeko markagailuan, baina jaurtiketak eta sarrerak ez ziren sartu, eta 15-19 iritsi ginen atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean Idiazabalgo taldea konturatu zen atzetik indarrarekin gure neskak zeudela eta dena eman zuten bi taldeak aurrea hartzeko markagailuan. Horregatik laurden hau berdinketan bukatu zen, beraz, markagailuaren tartea mantendu egin zen, 22-26. Eta horrela iritsi ginen azkeneko laurdenera. Aukerak zeuden bi taldeentzako eta gogo askorekin sartu ziren zelaira. TAKEkoak bi puntutara jarri ziren momentu batean baina ez zen nahikoa izan partidua irabazteko. 29-32 izan zen azkeneko emaitza. ANIMO NESKAK HURRENGOAN BAI!!!

Saskiratzeak: Ixone (4 puntu), Jone (4 puntu), Sara (3 puntu), Miren (7 puntu), Ane (4 puntu), Dorleta (puntu 1), Lucia (2 puntu), mmaialen (4 puntu).

menu
menu