Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirugarren partidua jarraian irabazita lidergoan dira junior neskak

Ordiziarren aurrean tinko agertu ziren

Konpetizio berri bati hasiera ematea ez da errexa izaten. Gutxiago taldeko jokalari guztien debuta zenean junior mailan, normalean kategoriari neurria hartzea behar izaten da, baino talde hau berezia da. Lehen egunetik kategoriko beteranen pare ibili dira, partidu zein entrenamendu guztiei aurpegia galdu gabe. Bi partidu irabazita hurrengo erronka dudarik gabe igandean jokatzea zen. Larunbatean Hernanin zegoen giroari irabazi behar zitzaion lehenago, senior taldearen afaria ere tentazio handia zen, baino... etxera joan behar zen hankak ondo deskantsatu ahal izateko.

Tentazioen partidua irabazita eta aurpegian ohearen nagiak pegatuta azaldu ziren Gonziren neskak partidura. Aurrean, beti gogorra den Ordiziko taldea zegoen. Lehen minututik ikusi zen partidua oso berdindua izango zela. Kanpoko taldeak erakusten zuen zonakako defentsa ondo gainditu arren tolosarrek ez zuten asmatu azken unean saskiratzen eta aurretik joan arren ez zuten aipagarria den abantailarik lortu. Lehen laurdenaren amaieran 8-7. Bigarren laurdenean berdintasun horrek bere horretan jarraitu zuen eta atsedenaldira 18-17 iritsi zen. Atsedenaldiaren ondoren saskiraketa azkar pare bat lortuta 7 puntuko abantaila lortu zen, baino berriro ere nagiak azaldu zirenean Ordiziarrek markagailuan gerturatu ziren hirugarren laurdenaren amaieran 27-24ko markagailua utziz.

Azken laurdenean taldea esnatu zen. Benetan erakutsi nahi duen jokua azaldu zen eta korri eginez saskiraketa errex ugari lortu zituen. Talde honek atzean estutzen duenean partiduaren nondik norakoa markatzen du. Askotan pena handia izaten da gaitasun hori edukita batzutan bakarrik azaltzea, baino kirol honetan normala den bezela aurkariak ere jokatzen du eta bere kartak erakusten ditu, kasu honetan bezela Ordiziko taldeak benetan partidu serioa jokatu eta gauzak ondo eginez. 42-28 markagailua zegoenean 39. minutuan kanpotarren zazpi jokalariak sartutako bi hirukoek markailua txukundu zuten azken minutuan, amaieran 44-34 bukatuz.

Orain zubi luzea pilak kargatu eta hurrengo partiduari itxaropenez begiratzeko. Axular taldearen aurka izango da hurrengoa eta etxetik kanpo egon daitekeen kantxa zailenetako batean izango da partidua. Lanean jarraitu beharra dago ligari aurpegia ez galtzeko...

1,2,3... TAKE!!

menu
menu