Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Urkizuk ez zuen garaipenik erdietsi

Zarauztarrak haseratik nabarmendu ziren

Bigarren partidua etxean TAKE Urkizu-ko neskentzat eta bigarren porrota, kasu honetan Zarautz-eko Zast 98 taldearen aurka.
Hasieratik susmatzen genuen partidu gogorra izango zela larunbat hontakoa, Zarautzek beti aurkezten ditu talde indartsuak, hau dela eta inoiz baino garrantzitsuagoa zen lehenengo minututik % 100-a ematen ateratzea. Ez zen honela izan ordea.
Lehenengo bi laurdenak benetan kaxkarrak izan ziren, Zarautzeko neskek gu baino askoz ere intentsuago atera ziran jolastera eta inongo momentun ez zen behar bezala , eta talde honek dakien bezala jolastu. Honen ondorioz bai lehenengo, bai bigarren laurdenak 10 puntugatik galdu ziran, atsedenaldira 20 puntuko desabantaila sufrituz.
Atsedenaldia eta gero etorri zen partiduko nota positiboa, taldea gogortasuna igo, defentsan askoz ere agresiboago haritu, eta erasoan pazientziakin jolastu zuen. Naiz eta markagailuari buelta ematea zaila izan, taldeak ez zuen besoak jaitsi, eta honi esker bigarren zatia lehenengoaren desberdina izan zen, eta bigarren 20 minutu hauetan berdintasuna izan zen nagusi. Hirugarren laurdena Tolosako neskak irabazi zuten, eta azken laurdena 4 puntugatik bakarrik galdu.
Partidu hontatik asko ikastea daukagu dudarik gabe. Garrantzitsuena honako hau: Taldea benetan gogor saiatu ezkero, edozein taldearen aurka borrokatzea dauka, ordea, gogorik gabe jolastu ezkero, edozein talde irabaziko gaitu.
Badakigu zein dan bidea beraz! Lanen eta hobetzen jarraitu behar dugu, dudarik gabe TAKE Urkizuko neskak gaitasuna baitute!
1, 2, 3… TAKE!

menu
menu