Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lidergoan sendo TAKE Aralar Kirolak

Junior neskek galdu gabe jarraitzen dute aurtengo denboraldian.

Aurretik jokatutako jardunaldi guztiak irabazi ondoren partidu zaila zeukaten junior neskek. Bere kantxan gogor ari den Axular taldeari egin behar zion bixita. Partidurako Ane Ayerberen baja izan zen, baino bere eboluzioa ona denez hurrengo partidurako prest egotea espero da. Azterketa garaiean egoteak ere ez dio gehiegi lagundu taldeari baino partidu bat partidua da eta dena emateko prest daude, azken segundutik azkenekora.

Partidu hasieran nahiko lokartuta atera arren (8-4 3. minututan), segituan rotazioek jartzen duten erritmoarekin partidua tolosarren alde eramatea lortzen hasi ziren. Atsedenaldira 2 puntuko abantailarekin iritsita hirugarren laurdenean defentsako erakustaldia iritsi ziren Gonziren nesken eskutik. 2 puntu bakarrik saskiratu zituen etxeko taldeak eta azken laurdena 13 puntuko abantailarekin hasi zen. Etxekoak markagailua txukundu arren amaierako emaitza 31-46 izan zen.

Hurrengo jardunaldian partidu gogorra BKL talde potentearen aurka. Orain arteko partidu zailena dudarik gabe. Lehen postua jokoan izango da eta garaipena eskuratzea oso garrantzitsua izango da.

1,2,3... TAKE!!

menu
menu