Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrotarekin bueltatu ziren bilbo aldetik junior mutilak

Probintziatik kanpo, komeriak

Gipuzkoatik kanpo jokatzen zuten lehen partida zen, eta horrelako egunetan izaten diren urduritasunak medio, bidaia abiatu aurretik nahiko arazo izan genituen, batzuen buru eskasak eta bestearen logurea zela medio, espedizioa behar baino 20 minutu beranduago abiatu zen.

Denboraldia hasi zenetik taldea goraka doala nabaria da, oraindik lesioak direla medio, nabaritzen da ez duela bere maila gorena hartu. Baina piskanaka gerturatzen ari da. Gauzak horrela, partida hasiera oso txukuna egin zuten Unamuno bezelako talde indartsuaren aurka, lehen laurden txukun bat jokatuta 9. minutuan 12-11 azaltzen zen markagailuan. Baina azken minutuan epaileek hartutako erabakiek eta erasoan galdutako baloi pare batek 20-13 utzi zuten markagailua.

Bigarren laurdenean erasoan ez asmatzeak bizkaitarren abantaila handitzea ekarri zuen, aurkariak 12 jokalari zituzten eta tolosarrek 9 bakarrik eta horietako batzuk falten ondorioz eserita egoteak baldintzatu zuen ein handi batean partidaren norabidea.

Atsedenalditik bueltan jokalariak erdi lo kantxaratu ziren eta 24-9ko partzial batekin partida erabat hautsi zuten. Hala ere, urte osoan lehen aldiz taldeak ez zituen besoak jetsi eta azken laurden on bat egitea lortu zuen 17-17ko partziala eginez . Erakutsi dute 40 minutu borrokatzeko gaitasuna berreskuratu dutela, orain bide horretatik jarraituz joku maila puntu bat igotzen saiatu beharra dago.

Hurrengo astean bigarren itzulia hasiko dute, berriz ere Bilbo aldera joan beharko dute Loiola Indautxu-ren aurka jokatzera, beste partida zail bat izango dute, baina ziur egon talde honek bigarren itzuli honetan sorpresaren bat emango duela. AUPA MUTILAK!!!!

menu
menu