Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Berriz ere lehenengo zatia

Infantil nesken lehenengo partidoa Tolosatik kanpo

Hasiera batean gogoz beteak zeuden neskak. Baina beste porrot bat eraman zute etxera, oraingo honetan nahiko partido parekatua, 5 minutu gehiago izango balu, guretzako izango zen garaipena. Baina berriz ere partido hasieran falta den kontzentrazioarengatik bukatu zen partida.

Zerbait altuagoak ziren Zarautzko neskak, baina gureak azkarragoak ziren, partido polit bat izatekotan, lehenengo zatian erraz joan ziren, batez ere errebotearen kontuarekin. 12-4 zarauztarren alde.

Nahiz eta bigarren zatian hobeto ibili, defentsan oker jarraitu zuten eta nahiko errebote asko galdu zituzten. 4-4 bukatu zen bigarrengo zatia.

Hirugarrengoan oso sartuta zeuden partidoan aurkariak eta oraindik gehiago handitu zuten markagailuaren diferentzia: 8-3.

Azkenekoa, aldiz, tolosarrentzat izan zen. Oso ondo atera ziren atakean nahiz defentsan, presioa sartu zuten ea zerbait lortzen zuten, baina ez zan nahikoa izan. 4-12 ko partzialarekin irabazi zuten.

Horrela jolastuz gero lehenengo garaipena laster lortuko dugu! AUPA TAKE!!

Puntuazioak: Maialen (2 puntu), Jone (3 puntu), Lucia (8 puntu), Sne (2 puntu), Leire O (4 puntu), Leire A (2 puntu), irene (2 puntu).

menu
menu