Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena TAKE Gorritirentzat

Azkenean iritsi da TAKE Gorriti taldearen lehen garaipena, kasu honetan Easo 98 Amararen kontra, 31-28 hain zuzen ere.

Nahiz eta lehenengo partiduetan nahiko larri ibili, entrenamenduetan gogor egindako lana agerira atera da. Gure jokalariek partidu bikaina sinatu zuten, partiduaren erritmoa eurek eraman zutelako eta denbora gehiena Easo taldearen gainetik ibili zirelako. Baino ez zen hain erraza izan. Lehenengo laurdenean 12 puntuko abantaila lortu eta gero, bigarren laurdenean lokarturik atera ziren gure jokalariak nonbait eta atsedenaldira 4 puntuko abantailarekin iritsi ziren. Hirugarren laurdenaren hasieran ere, donostiarrak etxekoak baino bizkorrago ibili ziren, defentsan zonan jarri baitziren eta kontraeraso pare batzuekin 2 gora jarri baitziren. Hori gertatu arren, TAKE-k ez zuen amore eman eta denbora gutxira gainetik jarri zen berriro ere. Azkenean justu, baino merezitako garaipena lortu zuen TAKE Gorritik eta sailkapenaren zazpigarren postuan jartzeko balio izan die.

Honek ez du esan nahi erlaxatu dezaketenik. Aurtengo ligan dauzkaten aurkariak ikusita, oraindik lan asko dago egiteko. Gainera bi aste barru derbia izango da Triki Takeren aurka eta garaipenarako prest egon behar dute.

menu
menu