Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Galtzearen eta galtzearen arteko aldea

Kadete mutilek larunbatean jokaturiko partiduan erakutsi zuten, galtzekotan ere, zein den erakutsi beharreko jarrera

Beti galduko dira partiduak eta beti irabaziko dira partiduak. Batzuetan galtzea espero zen partidua irabazi, besteetan alderantziz. Kasu guztietan, gauza bat ezin daiteke aldatu, jokalarien jarrera. Beti jarrera berdina ezingo da izan, baina oinarri jakin bat beti dago finkatu beharra. Aurkariek ere partiduaren arabera erabat aldatu dezakete jokoa. Askotan gertatu izan zaigu, etxera harro harro iritsi partidu “zail” bat irabazi izanaz eta denbora bat pasata konturatu, benetan partidu hori ez zela uste bezain zaila, aurkariek eman zuten maila ikusita.

Usabalen, akats ezagunak akats, maila haundiko aurkaria aurrean, gure mutilek gai direnaren zenbait zertzelada eman zituzten. Jarrera bikaina eta borrokarako grina eta kemena. Talde bati emaitza onak lortzen laguntzen dion jarrera. Horren ondo jokatuta zerk ekarri zituen arazoak? Aurkarien presioak eta zonakako defentsak.

Partidua era honetan laburbildu daiteke: Lehen laurdenean, aurkariek presioan baloiak lapurtzearekin batera egin zuten alde markagailuan eta TAKEtarren intentsitate jaitsiera puntualek, puntu errazak sartzen lagundu zien. Bigarren laurdenean izan zuten partiduan sartzeko aukera 6 puntura jarriaz, baina jaurtiketa libre dexente tarteko berriz ere alde egin zuen EASO talde donostiarrak.

Hirugarren laurdenaren hasieran, aurkako partzial batek esperantza guztiak galduarazi zizkien gure mutilei: 29- 51 joan ziren momentu batez. Hortik aurrera, 16-10 gureen alde, azkeneko emaitza 45-61 izanaz. Lan asko egiteko eta denbora asko horretarako.

SEGI GOZATZEN!!

menu
menu