Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbela Tabernak garaipenaren bidea aurkitu zuen berriro Astigarragan

45-52-ko emaitzaz gailendu zen taldea

Joan de asteburuan TAKE Orbelako kideek garaipenarekin egin zuten topo bi porrot segidan jaso eta gero. Aurkari polita zeukaten horretarako, Astigarrako taldea aurten (lehengo urtean oso denboraldi ona egin eta gero) nahiko pattal dabil eta. Norgehigokari 6 jokalariekin egin zion aurre Donostialdeko taldeak eta nahiz eta garaipena errez gure alde erori zitekeela zirudien, lan haundia egin behar izan zen partida guztien zehar.

Koldoren taldean jokalari batzuk ez dauden bere momentu onenean eta garbi geratu zen larunbatean. Hala ere, daukaten ahalmena erabili zuten garaipena lortzeko. Laurdenez laurden abaintaila zeozer haundiagoa zen, tolosarren jaurtitzaileek bere lana ondo burututzegatik (9 hiruko lortu zituzten) aurkariaren zona itxia hausi zuten.

Laurdenez laurden emaitza honelakoa izan zen. 7-10, 17-25, 29-41, 45-52.

Komentatu hiru junior erabili zirela partida honetarako: More, Gaizka eta Oier.

Orain ondo egindako lana larunbatean ziurtatu behar da Goierriren aurka.

Saskiratzaileak: Kike (11), Alkorta (5), Miguel (13), Gaizka (4), Ignacio (7), Ioritz, Kepa (2), Oier (3) eta Iki (8).

menu
menu