Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehenengo Garaipena etxean TAKE Urkizu-ko neskentzat

Larunbat honetan lortu dute etxeko lehenengo garaipena TAKE Urkizu-ko neskek. Eta ondo lortuta ere.

Nahiz eta markagailuak 5 puntuko abantaila exkaxa erakutsi, esan beharra dago partidu guztian zehar tolosarrak izan zirela gainetik, eta, azkeneko 5 minutuak kenduta, momentu guztietan kontrolatu zutela markagailua.

Hasieratik bestetan baino agresiboago kantxaratu ziren tolosarrak, honi esker eta defentsa aurreratu bati esker, Ordiziko neskei asko kostatzen zitzaien tiroak lortzea, eta laster jarri ziren goitik markagailuan tolosarrak, lehenengo laurdena 8 puntuko abantailaz bukatuz. Bigarren laurdenean partidua berdindu zen eta atsedenaldira abantaila mantentzea lortu zen.

Bigarrengo zatian, Ordiziko neskek partidua gogortu zuten, baina gure neskak ez ziren behera etorri eta defentsan intentsu jarraituz, eta kontraerasora aterata, azkeneko 5 minutuetara 15 puntutako abantailarekin sartu ginen. Orduan hasi ziren arazoak TAKE Urkizu-rentzat. Ordiziak defentsa gogortu zuen, tolosarrak erasoan pazientzi gabe jolastu zuten, eta agian markagailuan abantaila ikusita taldea lasaitu egin zen, aurkariarentzat opari eta guzti. Hala ere, partidua bere amaierara iritsi zen gure neskak abantaila galdu gabe, eta bukaeran 52-47-ko markagailuaz partidua TAKE Urkizu-rentzat izan zen. Merezitako garaipena.

Taldeak azken bi partiduetan baino itxura hobea erakutsi zuen, lanean jarraitu behar dugu bide onean jarraitzeko. Beti esaten dugun bezala, lanean gogor aritu ezkero emaitzak etortzen jarraituko dira.

Datorren larunbatean, berriro ere etxean goizeko 10:30-tan, hobetzen jarraitzeko beste aukera bat…

Aupa neskak eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu