Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipenaren bidea aurkitu ezinik jarraitzen dute senior neskek

Dinamika galtzailetik ateratzeko komeriak

Urte zaila izaten ari da aurtengoa senior neskentzat, egoera berri asko (entrenatzaile berria, jokalari berri asko, iazko jokalari batzuen hutsunea) gertatu dira eta horrelakoetan ez da erraza izaten dinamika on bat hartzea. Hala ere, uste baino gehiago kostatzen ari zaio taldeari gauza hauek denak asimilatzea.

Partidu askotan txanponaren bi aldeak erakusten dituzte, zati oso onak eta ez hain onak, erakusten dute edozein talderekin lehiatzeko gai direla, baina aldi berean, desabantaila txiki bat ikusten dutenean markagailuan berehala jaisten dituzte besoak eta ez dira gai izaten partidak amaiera arte borrokatzeko.

Bidea zein den denok dakigu baina ez da erraza izaten dinamika ezkor batetik ateratzea, beraz taldea batu eta denak zentzu berean arraun egitea besterik ez da geratzen, hau baita taldea aurrera ateratzeko modu bakarra.

Hurrengo aukera datorren larunbatean izango dute Donostian arratsaldeko 8tan jokatuko duten partidan Bera Bera Gros taldearen aurka. Animo neskak!!!!

menu
menu