Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen bat gehiago saskian

Ordiziarren aurrean tinko aritu ziren lanean jubenil neskak

Ordizian jokatu zen norgehiagokara, taldea jokalarien aldetik osorik joan bazen ere, entrenatzaileak, nazionaleko taldearekin zituen konpromezuengatik, ezin izan zuen bertaratu eta bere hutsunea bete asmoz Naiara joan zen partidara.

Aurrez jakin bazekiten neska jubenilek, Ordiziarrek nahiko lan emango zizkietela, baina uste baino lan handiagoak eman zituzten ordiziarrek. Lehen laurdenean erraz nagusitu baziren ere, 2.laurdenean, partida berdintzea lortu zuten goierritarrek. Atsedenalditik bueltan, euren zonakako defentsa astunak eta erasoan 3ko marratik izandako arrakastak 7 puntu azpitik jarri zituzten tolosarrak. Argi zuten, ez zutela partida galdu nahi eta horretarako, kantxa guztiko presioa egin zuten gure neskek. Hori zen hori nortasuna erakutsi beharra, behin eta berriro, bata bestearen atzetik baloi mordoa lapurtu zituzten eta saskiaren barruan amaitu zuten. Horrela azkenean 3 puntuko abantaila markagailuan zutela amaitu zen partida.

Aipagarria, bezain eskertzekoa izan zen armailetatik iritsi ziren animo eta oihuak. Mila esker!!

Benetan zorionak jokalariek kantxan, zein bankilotik egindako lan izugarriagatik! Plazer bat izan zen!!!

Jarraitu gogor lanean!

1,2,3...TAKE! EEEEEEEEEH!

menu
menu