Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

25. urteurrenerako material bilketa

Tolosako saskibaloiaren historiako materiala biltzea da helburua (argazkiak, bideoak, arropa...)

Aurten beteko ditu TAKE-k 25 urte. 1988-ko Azaroak 9-an ofizializatu zen TAKE, nahiz eta ordurarte Tolosan saskibaloiak bere garrantzia zuen.

2013 urtea hasi dugunez, TAKE-ko zuzendaritza zenbait ekintza prestatzen ari da urteurren hau ospatzeko eta horretarako, jendearen partehartzea ezinbestekoa da.

Pentsatuta dagoen gauzetako bat, Tolosako saskibaloia izan denaren errepaso bat egitea da, ez TAKE-ren 25 urteetan bakarrik, baita aurretik (edo bitartean) izan diren beste taldeekin ere.

Horretarako, material bilketa egin nahiko genuke, bakoitzak etxean izan ditzakeen argazki, bideo, kronika, ekipazio, etab. -ekin.

Honetan lagundu nahi duen jendeari eskertuko genioke duen materiala uztea, takesb@takesb.com helbidera bidaliz, edota TAKE-ko zuzendaritzako partaideren batekin harremanetan jarrita.

Mila esker zuen laguntzagatik!!!

menu
menu