Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen garrantzitsua Bidebiderentzat Ordiziaren aurka

Partidu osoan aurretik izan ziren tolosarrak, amaieran 65-58 gailentzeko

Partidu gutxi izaten dira jokatzeko horrenbeste motibatzen dutenak talde bat. Partidu horiek berezitasun ugari izan ohi dituzte, tentsioa, sailkapenean berdintasuna, gertutasun geografikoa... Horietako bat Usabalen bizi izan zen larunbat arratsaldean.

Joku aldetik abendu polita egin ondoren taldeak eguberrietako oporrak atsedena hartu eta lehen partidu honi behar bezela ekiteko prestatzen jardun du. Lehen aldiz denboraldi osoan ia talde guztia zegoen entrenatzailearen esanetara. Gaizka eta More juniorrak definitiboki lehen taldearekin arituko dira gelditzen diren partiduetan. Taldea guztiz osatzeko bi aste besterik ez dira falta, taldeko gailurra Txekia aldetik itzuliko da urtarrila amaieran. Bere prestakuntza fintzen ari da eta laster prest izango da taulapean bere indarra erakusteko.

Larunbateko partidua berezia zela segituan antzeman zen. Goierri aldetik etorritako zaletu ugari zeuden harmailetan eta giro polita zegoen. Lehen minutuak tentsioz betetakoak izan ziren ea nork hartuko zion partiduari neurria azkarrago. Tolosarrak bete betean sartu ziren partiduan Lakun-en eskutik. Urdiñen lehen 10 puntuak saskiratu zituen aurkariaren ahulguneak behin eta berriro aurkituz. Hala ere abantailak beti motzak izan ziren etxekoen alde. Lehen laurdenaren amaieran 19-15

Bigarren laurdenean Bidebideren minuturik hoberenak ikusi ziren. Atzean sendo egonez 18-4ko partzial batez partidua puskatu zen atsedenaldira 37-24ko markagailuarekin. Atsedenaldiaren ondoren bi taldeentzako momentuak egon ziren. Partzial txikiak bi taldeen alde, baino markagailua bere horretan mantentzen zen azken laurdenera 53-41 iritsiz.

Azken laurdena 4-0ko partzialarekin hasi zuten Bidebidekoek 58-43koa jarriz 34. minutuan. Orduan etxeko erlajazioa etorri zen eta Ordiziarrak kanpotik asmatzen hasi ziren Ioritz Mendigurenen eskutik 58-53koa jarriz. Orduan etxekoak partidua maixuki kontrolatzen hasi ziren garaipena Usabalen gelditu zedin. Amaieran 65-58. Partidu gogorra eta borrokatua Usabalera gerturatu ziren guztiek bizi izan zutena.

Hurrengo aurkaria Bidebiderentzak Tabirako izango da. Aurkari benetan gogorra taldearen aspirazioak neurtu ahal izateko. Astebete partidua behar bezela prestatu eta garaipenaren bila kantxaratzeko.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu