Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bigarren garaipena jarraian Bidebiderentzat

60-74 gailendu ziren bigarren sailkatuta zegoen Tabirakoren aurka

Urtea garaipen batekin hasteak indar asko eman dizkio Bidebideri. Ordiziren aurka jokatutako partidu serioak, garaipena lortzeko bidea erakutsi du eta astean zehar gogor entrenatu ondoren moralez beteta aurkeztu ziren Tabirakoren aurkako partidura.

Urko eta Kaieten baja garrantzitsuak eduki arren, gazteek aurrera pauso bat eman behar zuten beraien puntu eta erreboteak ordezkatzeko. Ibai pibot leitzarrak, osatu zuen deialdia partiduari ekiteko. Aurrean tradizio handiko klub bat zegoen. Tabirako momentu horretan sailkapeneko bigarren postuan zegoen eta ez zen partidu errexa izango.

Partidua bi taldeen akatsekin hasi arren, segituan urdiñek 0-12ko partzial batekin lehen abantailak lortu zituen. Lehen laurdena 7-16 bukatu zen. Bigarren laurdenean etxekoek beraien minutu hoberenak izan zituzten eta partidua gogortzen joan zen pixkanaka. Atsedenaldira 21-25 iritsi ziren.

Bigarren zatian puntu kopurua igotzen joan zen. Kanpotarrak erasoan funtzionatzen hasi ziren eta abantaila handitu zuten denbora pasa ahala. Etxekoen entrenatzailearen kaleratzeak ere lagundu zuen abantaila handitzen, laurdena 41-56 bukatu zen. Azken laurdena oso berdindua izan zen eta ez zen alde handirik egon markagailuan. Bidebidek ez zion aukerarik eman Tabirakori markagailuan gerturatzeko. Amaieran 60-74.

Hurrengo astean derbya izango da berriro ere Usabalen. Oraingo hontan Zarautzen aurka. Goraka joaten jarraitzeko beharrezkoa da garaipenaren bidean jarraitzea.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu