Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Galdu gabe jarraitzen dute junior neskek

38-77 gailendu zuten Astigarraga-La Salle taldea

Urtarrilaren 27, goizeko 12:00 eta oraindik Aralar Kirolak junior nesken taldea partidurik galdu gabe aurkezten zen Astigarragako kiroldegira. Zalantza nabaria zen partiduaren aurrean, A1 ligako talde bati aurre egin beharko zioten paroi luze baten ondoren. Taldeak bere alde gogor entrenatu izana zuen lasaigarri bezela. Hala ere bazekiten horrelako taldeen aurka akatsak gogor ordaintzen direla.

Partiduari erritmo handiz ekin zioten Andoni eta Gonziren neskek. Saskiratze azkarrak lortu eta rotazio ugarirekin La Salleko jokalariak ittoz. Erritmo horren adierazgarri atsedenaldira 48 puntu saskiratuta zeudela dagoeneko. Saskirako bidea oso azkar bilatzen.

Atsedenaldiaren ondoren etxekoak besoak jetsita kantxaratu ziren eta laurden honetan 4 puntu soilik saskiratuta partidua erabakita gelditu zen. Azken laurdena ere tolosarrentzat izan zen, intentsitatea dela talde honen ezaugarri nagusia adieraziz. Aipatzeko Itxasoren 26 puntuak zonaren jaun eta jabe izaten.

Hurrengo partidua Ordiziaren aurka izango da. Final Fourreko ametsean jarraitzeko ezin bestekoa izango dute garaipena lortzea. Saskibaloi zaletuak animatu nahi ditugu taldea animatzera, hurrengo larunbatean goizeko 12:00tatik aurrera.

1,2,3... TAKE!!

menu
menu