Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bide onetik Bidebide

Zarauztarren aurkako derbia 86-59 irabazi zuen Bidebidek

Bide onean edo konfiantzarekin zegoen Bidebide Tabirakori irabazi ondoren. Azken bi garaipenak oso garrantzitsuak izan dira taldearen moralarentzat. Berriro ere dinamika positiboa lortu eta egiten ari den lanean sinistea ezinbestekoa zen denboraldiaren bigarren zatiari aurre egiteko.

Aurkaria benetan ezaguna zen. Zarautzekin izandako partiduak beti izan dira borrokatuak eta lehengo urtean tolosarrak igoeratik kanpo utzi ondoren, arantza txiki hori ateratzeko gogoa zegoen. Gonzik (eta ez Joni DV jartzen duen bezela) bere baliabide guztiak prest zituen partiduari aurre egiteko Mendiluren azken uneko lesioa izan ezik.

Partidua ez zen oso ondo hasi etxekoentzat. Defentsan ez zuten beraien erritmoa inposatu eta errebotea ondo zaindu gabe zaila egiten zen saskiratze errexak lortzea. Horren adierazgarri lehen laurdena 13-17 amaitu zela. Orduan etxekoak errebote lanetan fin ibili ziren eta behin eta berriro korri egiteko aukerak sortu ziren. Kontraeraso ugari lortuz eta partiduaren errimoa handituz 26-10ko partzial batetin atsedenaldira 39-27 iristsi ziren. Aza eta Goarrek eginiko puntuek garrantzitsuak izan ziren abantaila hau lortzeko.

Hirugarren laurdenean etxekoen abantaila handituz joan zen minutuak aurrera joan ahala (64-43 min30). Azken laurdenean abantaila 30 puntukoa izatera heldu zen (77-47). Abantaila ondo kudeatu zen amaieran 86-59 izan zen.

Garaipen honekin, hirugarrena jarraian, jetsiera postuak distantzia pixkatekin begiratzen ditu Bidebidek. Irabazten jarraitu beharko dute hemendik aurrera gorakoei begira jarri nahi badute. Horrela defenditzen badute dena erraxagoa izango da.

Hurrengo jardunaldirako Julen Aranzabal prest egongo da. "Neguko fitxaketa" izango da taldearentzat, bere 202cmrekin diferentziak markatu beharko ditu taulapean. Aurkaria La Peña izango da Usabalen arratsaldeko 18:00tatik aurrera, bigarren itzuliari hasiera emanez. Ea ez dioten bolada onari amaiera ematen!

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu