Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbela Taberna-ren beste garaipen bat

Oraingo honetan Allerru taldeari gailendu zitzaion (68-56)

TAKE Orbela-k bere seigarren garaipena jarraian lortu zuen Lezoko Allerruren kontra. Koldo-ren mutilek norgehiagoka kaskarra egin arren, bere arerioa baino gehiago izan ziren eta garaipena lortzeko inongo arazorik ez zuten eduki.

Hala ere, hasieran partidoan sartzea kosta egin zitzaien eta lehenengo laurdenean 14-15 azpitik bukatu zuten. Tolosarrak motel aritu ziren eta Allerruko jokalari beteranoek errez ikusten zuten saskirako bidea.

Bigarren laurdenean jokaldi batek partida aldatu zuen. Allerruko jokalari batek Ignazio gure antolatzailea jipoitu zuen eta epaileak kaleratu egin zuen. Tolosarrek nahasketa honetan aurrea hartu zuten markagailuan 26-3 partzial batekin eta hor bukatu zen norgehiagoka. Atsedenaldian emaitza 40-20 koa zen.

Hortik aurrera ez zen partidurik egon. Gure mutilek eskuak jeitsi zituzten eta lezotarrek aprobetxatu egin zuten markagailuan gertutatzeko.

Taldea, nahiz eta bigarren postuan egon, azkeneko hilabetean nahiko makal entrenatzen ari da eta ez dago bere momentu hoberenean. Ea entrenamentuetan fundamentu gehiago egoten den zeren eta bestela porrota gertu edukiko du Koldo-ren taldeak.

Kike (10), Iñaki (12), Alkorta (2), Ignazio (9), Reki (2), Elus (4), Migelito (13), Eguren (4), Joakin (1), Kepa, Iki (6) eta Ibai (3).

menu
menu