Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE-rekin Caja Laboral - Maccabi partidura

Otsailak 28-an izango da 20:30-etan

TAKE-k antolatzen dituen ekintzekin jarraituz, datorren Otsailak 28-an Caja Laboral Baskoniak Maccabi-ren aurka jokatuko duen partida ikusteko irteera antolatu du TAKE-k. Partida 20:30-etan izango da.

Irteeraren prezioari dagokionez, era honetan izango litzateke:

- 1998 edo beranduago jaiotakoek 15 euro ordaindu beharko dituzte.
- 1997 edo lehenago jaiotakoek 20 euro ordaindu beharko dituzte.

Izen emateak takesb@takesb.com helbidera mezu bat bidaliz egin daitezke. Diruaren ordainketa klubeko edozein entrenatzaileri ordainduz egin daiteke. Garaiz ordaindu ezean, zerrendan zai dagoen hurrengoari emango zaio aukera.

Oraingoz 55 plaza bakarra ditugu, beraz, lehenengo apuntatu eta ordaintzen dutenek izango dute lehentasuna. Ez azken unerarte itxaron!!!!!

menu
menu