Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirugarrenean, hirugarrena

Kadete mutilek Bergararen aurkako denboraldiko hirugarren partiduan lortu dute hauen aurkako lehen garaipena

Fase berriko hirugarren partidua zuten Bergaran jokatu beharrekoa, hirugarren partidua eta hirugarren garaipena Tolosarrentzat. Beste zenbait arrazoi tarteko, gure mutilak jokoan hartzen ari diren seriotasunak badu zerikusirik emaitzen hobekuntza honi dagokionez.

Partidua nahiko hotz hasi zuten bi taldeek, baina batez ere Tolosarrek. Erasoan beraiek sortzen zituzten tiro egoerarik onenak baina ez zuten saskiratzea lortzen. Bergarako taldea aldiz, alderantziz, egoera garbirik ez baina beraien kalitateari esker markagailuan aurretik. Lehen laurdenaren amaieran: 17-11.

Bigarren eta hirugarren laurdenetan antzeko gauzak ikusi ziren. Aurrean erabaki onak zein txarrak hartu, tolosarrak atzean gogor lan egiteko gai direla erakutsi zuten eta gutxienez, aurkariek ez zuten saskia erraz erasotzea lortzen. Denbora aurrera joan ahala, presioko irteeran aukera hobeak hartuz eta aurkarien jokalari arriskutsuak ezagutuz joan ziren tolosarrak. Hau aldeko izanik, hirugarren laurdenaren amaierarako abantaila txiki bat izatea lortu zuten markagailuan gure mutilek.

Laugarren laurdenean, urduritasuna nagusitu zen bi aldeetan. Jokalariak ez ziren urrutitik jaurtitzen ausartzen eta baloia ez zen behar bezain azkar mugitzen. Puntu gutxi tolosarren mesederako eta zorionez, garaipena Tolosara.
Hurrengo astean Arrasatera egin beharko dute bidaia, bi taldeetatik multzoko lidergoan nor geratzen den erabakitzeko. AUPA MUTILAK!!!

Datu interesgarria: Harmailetako animo etengabeek lagundu egin zuten jokalari batzuen errendimendua hobetzen, bestela galdeiozue taldeko 14ari. Zirraraz bizi izan omen zen partidua gradetatik!

menu
menu