Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Urkizu-ko neskek galdu egin zuten Donostiara eginiko bisitan

Tolosarrek ezin izan zuten Askatuak taldea menperatu partidu zakar batean

Bigarren fasean lehenengo aldiz, kanpora bidaiatzea tokatu zitzaien tolosarrei, etxeko taldeak ordutegia aldatu eta gero, igandean jolasten zuten gure neskek. Inauteriak eta gero ohizko entrenamendurik garatu ezin ostean, eta berriro ere Alaitz, Lide eta Ainara lesionaturik zirela aurkezten zen taldea partidura. Esan daiteke, beraz, ez zela egoera egokiena partidu bati aurre egiteko.

Guzti hau jakinda, jokalariek argi zuten bakoitzak bere onena eman beharko zuela partidua aurrera atera nahi izatekotan.

Partiduko lehen minututik Askatuak taldeko neskak kantxa osoko presio oso agresibo bat aurkeztu zuten, lehen minutu hauetan taldeari kosta egin zitzaion presio hau gainditzea, eta hori dela eta lehen laurdena etxekoen aldeko partzial argi batekin bukatu zen, 15-6 hain zuzen ere.

Bigarren laurdenean gauzek antzerako bidean jarraitu zuten, tolosarrak presioa errazago gainditzeko gai ziren, baina hau gertatzen zen bakoitzean etxeko neskak zonan jartzen ziren, eta horrela jarraitu zuten partidu guztia, hau dela eta, inoiz ez zuten eroso jolastu gure neskek. Atsedenaldira 12 puntuko desabantailarekin heldu ziren tolosarrak.

Bigarren zatian, ordea, TAKE Urkizuk partiduari aurpegia aldatzea lortu zuten, agian ez joko distiratsu batekin baino bai intentsitatea gehituz. Etxeko neskek, arbitroak utzita, defentsa bakoitzean eskuak sartzen jarraitzen zuten, partiduaren erritmoa motela izatea behartuz. Hala ere, hirugarren laurdena 5-10 irabazi zuten gure neskek. Azken laurdenean nahiz eta 4 puntura ere gerturatu partidua Luberri-Askatuak taldearentzat izan zen 36-30ko markagailuaz.

Inoiz ez da polita honelako partidu bat jolastea, baino ziur bai jokalariek bai entrenatzaileak honetaz ikasi dutela, hobetzen jarraitzeko intentzioarekin. Datorren larunbatean goizeko 10:30-tan porrot hau ahazteko aukera ezin hobea gure neskentzat.

Aupa neskak eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu