Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Easo-ren aurka galtzaile TAKE Super Eko taldea

Aurkari zail baten aurrean ezin

Aurreko asteburuan TAKE Super Eko taldeak oso partidu zaila jolastu zuen Tolosan. Aurkaria Easo 01 Pagoeta zen, sailkapenean lehenengo postuetan kokatuta dagoena. Nahiz eta partidu ona burutu, garaipena donostiarrek eraman zuten, 50-60 markagailuarekin.

Hasieratik Tolosako jokalariek bazekiten Easokoa talde gogorra izango zela. Hala ere gogotsu atera ziren kantxara. Lehen laurdena berdinketan amaitu zen, bi taldeak parekatuta zeuden. Baina bigarren laurdenean defentsan akats batzuk egin ondoren Donostiarrek 5 puntuko aldea lortu zuten. Hirugarren laurdena izan zen erabakigarrienetako bat, izan ere bertan Easoko taldeak 13 puntuko abantaila lortu zuen.

Partiduak Donostiarren alde jarraitu zuen hirugarren eta laugarren laurdenetan. Akats batzuk izan zirela medio, azken laurdenera 36-51 iritsi ziren. Azken laurdena izan zen denetan onena. TAKE-ko mutilak sendo atera ziren defentsan, eta jokaldi azkarrei esker markagailuan zegoen aldea jaistea lortu zuten. Hala ere partidua 50-60ko markagailuarekin amaitu zen.

Taldeak lanean jarraitu behar du, batez ere defentsan, ezin baitira hainbeste opari egin. Hala eta guztiz ere, ederki ari dira TAKE-ko gaztetxoak. Segi horrela! 1,2,3 TAKE!!

menu
menu