Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbela Taberna bakarrik geratu da lidergoan

Berdinduta zuen Alde Zaharra gainditu zuen 43-60

Liderren arteko norgehiagoka TAKE Orbelarentzat izan zen larunbatean Donostian jokatutako norgehiagokan. Koldoren mutilak, Alde Zaharra taldearekin batera, kategoriako liderrak ziren eta partida balio doblekoa zen. Donostiarrak faborito bezela agertzen ziren apustu etxeetan. Gure taldea, lehengo astean etxean galdu eta azkeneko partida nahiko kaxkar jolastu eta gero, ez zuen ematen gai izango zenik norgehiagoka auurera ateratzeko, baina urdinek bere alde hoberena atera zuten eta partida borobilla egin zuten.

Beti aurretik izan ziren hasierako 4-0 kenduta, eta ikaragarriko defensa eta joku azkar batekin nahiko errez gainditu zuten Donostiko taldea. Donostiarrek beldurra ematen zuten euren planta ikusita, baina gure mutilek, bere gaztetasuna oinarri bezela, beraiek baino gehiago direla erakutsi zuten.

Partida guztian 5-9 puntuko aldea eduki eta gero (21-27 atsedenaldian), azkeneko laurdenaren partzialarekin (4-16), donostiarrak buru makur bialdu zituzten aldageletara.

Kike(10), Josu(2), Alkorta (3), Haritz(11), Reki, Miguelito(8), Eguren(4), Joakin, Oier(5), Ignacio(2) eta Iki (15).

menu
menu