Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbela Taberna gero eta sendoago

Bosteko hirugarren sailkatua gainditu zuen 74-53

Balio haundiko garaipena lortu zuen TAKE Orbela Tabernak larunbatean Bosteko talde donostiarra erraz gainditu eta gero. Donostiarrak hirugarrenak zioazten sailkapenean eta lehenengo bueltan garaipena lortu zuten gure mutilen aurka.

Tolosara salikapenean hirugarren bezala azaldu ziren, tolosarren garaipen batetara. Beraz, irabazten bazuten, liderrak jarriko ziren. Baino Koldo-ren mutilek gauzak oso garbi dituzte momentu honetan eta nahiz eta baja dexente edukita(Haritz, Kepa, Ioritz, Iñaki, Ignacio erdizka...) partidak behar zuen jokoa erakutsi zuten.

Talde guztia bat eginda, serio jolastuta, sendo, defentsa gogor batekin eta abiadura haundiarekin. Donostiarrak norgehiagokatik atera zituzten eta epaileekin eztabaidan hasi ziren gure mesederako. Azkenean, partida eta average-a alde utzi zituen gure taldeak eta beste emaitzak kontuan edukita, bigarrena sailapenean bi partidatara dago momentu honetan. Final Four-a gero eta gertugo dauka gure taldeak.

Partzialak 19-12, 33-21, 17-16 eta 24-16.

KIKE(7), Josu(6), Alkorta(2), Reki(6), Migelito(25), Eguren(7), Joakin(5), Ignazio(1) Oier eta Iki(15).

menu
menu