Goierritarrak nagusi TAKE Oria Electricidad-en aurrean
51-67-ko emaitzarekin gailendu ziren
Lehen urteko infantilek galdu egin zuten larunbatean goizeko 9etan jokatu zen partidua. Esan beharra dago azken bolada txarraren erakusle izan zela partidua. Hasieratik Goierriko taldeak alde majoa atera zuen eta partiduan zehar pare bat aldiz gerturatu ondoren, 16 puntuko aldearekin irabazi zuen multzoko liderrak.
Aurreko larunbatean ere antzeko zerbait gertatu zen. Hasieratik Easo Loyola taldeak bere jokua martxan jarri eta partiduko momentu batzuetan ondo jokatu arren, ezin izan zuten garaile suertatu.
Lanean jarraitu behar dugu, animo!