Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Urkizuko neskek ez zuten lortu garaipena ekartzea Donostitik

Tolosarrek Bera Bera taldearen aurka 2 puntugatik galdu zuten partidu berdindu batean.

Aste Aantuko atsedenaldia eta gero, lehiaketara bueltatzeko ordua zen gure kadete nesken taldearentzat. Berriro Donosti bisitatzea egokitzen zen, arratsaldeko 18:00-tan hain zuzen ere. Jada ohikoa den Lide-ren bajari, Leire eta Ainara-rena gehitu beharra zegoen, ala ere erabilgarri zeuden bederatzi jokalariek gogotsu bidaiatzen zuten.

Aurkariak azkeneko partiduak irabazten hari zirela bazekin taldeak, eta jokalarien altuera ikusita, argi zuten tolosarrek, lehia ez zela batere erreza izango.

Partidua, hasieratik berdindua igaro zen, eta lehen laurdenean, bi taldeen erasoak, defentsei gailendu ziren. Talde bakoitzak bere armak erabiltzen zituen puntuak pilatzeko, Donostiarrak erasoko errebotean nagusitzen ziren, eraso bakoitzean aukera ugari izanez, eta TAKE-ko neskek, lapurtutako baloien ostean korri eginez, kontraeraso ugari lortu zituzten. Lehen laurdenaren bukaeran 18-16 etxekoentzat, aipatzekoak lehen hamar minutu hauetan, Onintza-k lortutako 10 puntuak.

Bigarren laurdenean bi taldeak beraien erasoak bukatzen jarraitzen zituen, hala ere, Tolosarrek markagailuari buelta ematea lortu zuten, eta atsedenaldira puntu bateko abantaila batekin iritsi ziren.

Bigarren zatian, Bera Bera-koek partidua aldatzea erabaki zuten, aukera zuten bakoitzean zonan ipini ziren Donostiko neskak, eta hortik aurrera, saskibaloi gutxi ikusi zen partiduan.

Azkeneko laurdenera bi taldeak markagailuan berdinduta sartu ziren, 42 puntura hain zuzen ere, baino azken hamar minutu hauetan, urduritasunak eta Donostiarren zona izan ziren protagonista. Tolosarrei kosta egiten zitzaien zona erasotzea, eta laurdeneko lehen 8 minututan, etxekoek 5-0 eko partziala lortu zuten honi esker. Bazirudien partidua erabakita zegoela, baino azken bi minutuetan Alaitz-en kanasta batek, eta Ainhoa-ren tiro libre batek, TAKE-koak bi puntura jartzen zituen markagailuan. Aulkitik agindutako falta baten ondoren, eta Donostiko neskak, bi jaurtiketa libreak huts egin eta gero, gure neskek errebotea irabaztea lortu zuten, baino kanasta lortzeko denborarik ez zen gelditu. Ondorioz, partidua Donostiarrentzat izan zen bi puntugatik; 47-45.

Beti ematen du amorrua partidu bat galtzea, baino larunbat honetan neskek eginiko lanarekin harro egon behar dute, jokalari gehiago, altuagoak, eta bigarren zati oso bateko zonari aurre egin zioten, garaipenagatik oso gertu ibiliz.

Noski taldeak hobetzeko atal asko dituela oraindik, baino horretarako lanean jarraitzen du astero. Hurrengo larunbatean, goizeko 10:30-tan, ligako azken partidua jolasten dute gure neskek, Bergarako talde indartsuaren aurka. Garaipen handi batekin bukatzeko aukera ezin hobea.

Aupa neskak eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu