Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirugarren postuan amaitu dute TAKE Aldabako infantilek

Azken hiru partiduak jarraian irabazita sailkapeneko goiko postuetan kokatzeko eskubidea irabazi dute

Infantil mailan emaitzak lortzea ez da garrantzizkoena. Pausoz pauso saskibaloiean ondo jokatu ahal izateko oinarriak jartzea da dudarik gabe taldearen helburua. Astean zeharreko hobekuntza asteburuetan neurtu behar da eta Aldabako mutilek konpetizioaren nondik norakoak hartzen hasiak dira dagoeneko.

Lehen fasean partiduen erdiak irabazi ondoren, bigarren fase honetan zazpi garaipen eta hiru porrot soilik eskuratu dituzte. Aipatzekoa batez ere bigarren sailkatua izan den Zast-en aurka, etxetik kanpo lortutako garaipena. Pena handiena multzoa bukatzera doala taldearen momenturik onenean.

Talde bezela hobekuntza horri jokalari bezela izan duten saltoa gehitu behar zaio. Ohikoa bihurtzen ari da talde hontako jokalariak kadete mailakoekin entrenatzen edo jokatzen ikustea beraien adina nabaritu gabe.

Inondik inora, etorkizunean jarraitu beharreko taldea.

Zorionak mutilak!!

menu
menu