Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bidebideren zazpigarrena jarraian

81-72 gailendu da Bidebide Mondragon Unibertsitatearen aurka partidu borrokatu batean

Denboraldiaren amaiera gero eta gertuago dagoenean gero eta zailagoa da emaitza onak lortzea. Talde guztiek dituzte beraien helburuak eta zergatik borrokatu. Astean zehar lan ona egin beharra dago partiduak behar bezela prestatzeko.

Aste honetan Usabalen izango zen aurkaria Mondragon Unibertsitatea izango zen. Aurkari ezaguna. Jokalariek oraindik gogoan zuten partiduak nola alde egin zuen luzapenean eta horri buelta emateko intentzioa zegoen.

Partidua saskiraketa trukaketa batekin hasi zen baino pixkanaka tolosarrak beraien defentsa inposatzen hasi ziren. Abantaila txikiak lortuz baino inongo momentuan partiduan alde egin gabe. Azkeneko laurdenean hirukoetan eta jaurtiketa libreetan izandako portzentaiak partidua eramatea ahalbidetu zuen. Amaieran 81-72

Bidebidek ligako defentsa hoberena bezela jarraitzen du eta bide horretatik jarraitu beharko du falta diren hiru jardunaldietan irabazi nahi badu. Hurrengo astean partidu oso gogorra izango da Ordizin. Gorago egotea merezi duen taldea izanik garaipena eskuratu nahiko dute Majorin. Aste oso bat partidua prestatzeko.

1,2,3...TAKE!!

menu
menu