Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Super Eko taldeak garaipen izugarria lortu zuen Betiko Kafea ISB taldearen aurka

Asteazkenean goizean jolastu zuten partidua, 52-49 ko markagailuarekin amaitu zelarik.

Denboraldiko azken txanpan daude sartuta klubeko gaztetxoak. Azpeitiarren aurkako partidu hau final erdietako lehen partida zen. Ez zen Azpeitiarren aurka jolastu zuten lehen partida, eta hasieratik bazekiten partidu zaila eta gogorra izango zela.

Horrela gogotsu irten ziren mutilak kantxara. Defentsa on batean oinarrituta lehenengo laurdena 6-5 markagailuarekin amaitu zen. Bigarrenean aldiz, tolosarrak fin kantxaratu ziren erasoan, eta hainbat kanasta lortu zituzten, laurden amaierara 18-14ko markagailuaregin iritsi zirelarik. Hirugarren laurdenean berdin jarraitu zuten, baina azpeitiarrak sartutako kanasta batzuk zirela medio, atsedenaldira berdinketarekin iritsi ziren. Laugarren laurdenean ondo hasi ziren, baina defentsan akats batzuk egin eta gero, azpeitiarrak aurretik jarri ziren, 34-35. Ondorengo laurdena izan zen gogorrena tolosarrentzat. Erasoan ez oso ondo, Azpeitiarrek ikaragarrizko defentsa ona egin baitzuten. Laurdenaren amaierara 38-43 iritsi ziren. Hala ere, tolosarrak gogotsu irten ziren azkeneko laurdenera. Egindako lan bikainak bere fruituak eman zituen, izan ere, ikaragarrizko azken laurdena jolastu eta gero, tolosarrak partidua irabazi zuten.

Esan beharra daukagu azken partidu hau denboraldi guztiko partidu hoberena izan zela. Lan bikaina egin zuten bai atzean bai aurrean. Igandean Azpeitiara joango dira, hauei irabazi eta finalera sartzeko asmotan.

Lan bikaina mutilak! 1,2,3 TAKE!!

menu
menu