Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Aralar Kirolak finalean izango da

Final Fourreko finalerdietan 61-31 gailendu zitzaion BKL Beasaindarrari

Gorriz markatutako partidua. Jokatzeko gogoa pizten duen horietako partidua zeukaten TAKE Aralar Kirolakeko junior neskek larunbatean Aieteko kiroldegian. Denboraldiko helburua zen Final Fourrerako txartela lortuta, presiorik gabe eta disfrutatzeko asmotan kantxaratu ziren neskak.

Aurrean zegoen aurkaria BKL zen. Denboraldi osoan bi partidu bakarrik galdu dituen taldea eta beste multzoko lehen postuan sailkatu zena, tolosarrak aldiz bigarren postuan sailkatuta lortu zuten finalerdietarako txartela. Presiorik gabe mimoz prestatutako partidua izan zen eta gauzak motibazio izugarriarekin ateratzen joan ziren hasieratik. Gradatan bildutako zaletu ugariek ere zeresan handia izan zuten motibazio extra horretan.

Partiduko lehen minutuetan urdiñak izan ziren jaun eta jabe, adibide bezela markagailuak erakusten zuen 2-15koa 8. minutuan. Gero pixkanaka Beasaindarrak partiduan sartzen joan ziren. Bigarren laurdenaren erdian 17-25 jartzera iritsi ziren. Bazirudien partidua berdinduko zela baino hutsarte baten ondoren tolosarrak piztu eta atsedenaldira 17-27koa eraman zuten.

Bigarren zatian tolosarren jokorik hoberena ikusi zen eta 20-4ko partzial batekin partidua puskatu eta amaierararte partidua lasaitasunez bizi izan zuten. Disfrutatzeko minutuak izan ziren, ondo merezitakoak gainera.

Hurrengo larunbatean Aieten finala jokatuko da 16:00tatik aurrera. Finalerdietan presiorik ez bazegoen, finala jokatzeko oraindik gutxiago. Taldeak askatasunez bere armak aterako beharko ditu Zast beldurgarriari aurre egiteko. Baino tolosarrak faborito izan gabe partidua eramaten saiatuko dira.

Aurten oraingoz TAKEk jokatuko duen final bakarra izanik, animo guztiak gutxi izango dira!

1,2,3... TAKE!!

menu
menu