Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Derbyan Bidebide galtzaile

Ordiziarren aurkako derbyan goierritarrak garaile 73-69ko markagailuarekin

Hil ala biziko partidua bi taldeentzat. Galtzaileak bere helburuari ia agur esan beharko zion eta irabazleari ere ez zitzaion ziurtatzen lortuko zuenik. Beraz, amesten jarraitzeko partidua zen dudarik gabe. Bi taldeak egoera ezberdinetan aurre egiten zioten partiduari. Bidebidekoak hirugarren postuan eta zazpi garaipen jarraian eskuratuta. Ordiziarrak aldiz jetsiera postutan.

Partiduaren hasieran tolosarrak izan ziren nagusi. Beraien erritmoa markatuz lehen abantailak lortu zituzten 0-9koa ezarriz 5. minutuan. Orduan Ordiziarrak pixkanaka esnatzen hasi ziren laurdenaren amaieran ikusten zen 8-16korarte.

Bigarren laurdenean partidua orekatu egin zen eta bi taldeek izan zituzten aukerak markagailuan alde egon edo gerturatzeko. Saskiraketa trukaketa bat izan zen laurden hau eta 18-18ko partzialarekin 26-34 iritsi zen atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ondoren Bidebideren defentsak behera egin zuen eta Ordiziarrei partiduan sartzen utzi zien. Laurden honetan 18-10 partzaialarekin berdinduta sartu ziren bi taldeak azken laurdenera. Tolosarrak mentalki behera etorri ziren eta 9 puntu azpitik ziren minutu eta erdi faltan. Orduan kasta aterata puntu bakar batera jarri ziren 69-68. Handik aurrera etxekoek jaurtiketa libreen marratik asmatu zuten eta partidua 73-69 amaitu zen.

Bidebidekoak ia agur esaten diote igoerari. Oraindik bi partidu gelditzen dira aurretik eta posible den bitartean puntu guztiak borrokatuko dituzte. Iñor ez zuen esan hau errexa izango zenik. Hurrengo astean Tabirako izango da Usabalen 18:00tatik aurrera.

1,2,3... TAKE!!!

menu
menu