Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrota TAKE jubenilen denboraldiko estreinaldian

Tolosarrak, Internacional C.B. taldea baino gutxiago izan ziren bigarren zatian,eta denboraldiari nahi izandako hasiera ematea ez zuten lortu

TAKE jubenil “A” taldeak, aurre-denboraldi motz baten ondoren, denboraldiari hasiera eman zion larunbat honetan Usabalen, lehen aurkaria Donostiko Internacional C.B. taldea. Ekipoa, partidura Gaizka-ren bajarekin aurkezten zen, bederatzi jokalari bakarrik beraz, baino partidu ederra jolasteko gogotsu.

Honela, partiduaren lehen bi laurdenak benetan parekatuak izan ziren. Lehen minutu hauetan, agian denboraldiaren lehen minutuak direla eta, bi taldeen jokalariengan urduritasuna nabarmena zen, galdutako baloi ugari, eta defentsak erasoari partida irabazten. Honen ondorioz, lehen laurdena 10-7-ko markagailu batekin Donostiarrentzat izan zen, eta bigarren laurdena ordea 6-7 Tolosarrentzat. Beraz, atsedenaldira bi puntuko abantailarekin abiatu ziren Inter-ekoak.

Hala ere, lehen 20 minutu hauetan, TAKE-ko mutilek lan polita egin zutela esatea dago, partiduari erritmoa galdu gabe, eta markagailuan berdintasuna lortuz. Baina hemen bukatu ziren momentuz berri onak.

Atsedenaldiaren irteera ezin izan zen okerragoa izan Tolosako taldearen partetik. Hirugarren laurden osoan zehar, Inter-en mutilen erasoak Tolosako mutilen defentsa gainditu zuen, hamar minutu hauetan zehar, donostiarren aldetik kontraerasoak bata bestearen atzetik zetozen, eta TAKE-koak ez ziren gai izan hau gelditzeko. Honi gehitu behar zaio, Donostiarrek hiruko marratik dena asmatu zutela, eta ondorioz, laurden honen partziala 28-5-ekoa izan zen, partidua guztiz apurtuz Donostiarren alde.

Azken laurden osoa geratzen zen aurretik, eta ikusitakoa kontutan izanda, pentsatu zitekeen minutu hauek Tolosarrentzat sufrimendu bat izan zirela, baino guztiz kontrakoa izan zen. Seguru Inter-en aldetik erlaxazio puntu bat egon zela, baino horrek ez du kentzen gure mutilek egindako lan ona azken 10 minutu hauetan. Ordurarte gertatutakoa alde batera uzteko gai izan ziren, eta inoiz etsi gabe jolasteko gai ere. Puntuak etortzen hasi ziren eta defentsan askoz ere gogotsuago ibili ziren. Honi esker, 3 minutu faltan, 10 puntutara gerturatzea lortu zuten, baino egindako esfortzua ez zen nahikoa izan, eta bukaeran partidua Inter-entzat izan zen 52-41-eko markagailuaz.

Argi dago ez zela partidu borobila izan TAKE-ko mutilen aldetik, baino denbora ugari dago aurretik, eta garrantzitsuena akatsetatik ikasteko gaitasuna izatea da, astaen zehar honetarako egiten dugu lana, eta ziur gaude gure mutilek hobetzeko gaitasun handia dutela!

Aste oso bat aurretik, hobetzen jarraitzeko eta igandeko partidu gogorra prestatzeko!

Aupa mutilak eta 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu