Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Talde txuria protagonista 4x4 herrikoiaren estreinekoan

Bi partiduak irabazita sailkapeneko lidergoan jarri dira. Itzulerako partiduak datorren asteartean.

Atzo hasi zen TAKE-ren 25. urteurrena dela eta antolatu den 4x4 txapelketa herrikoia. Arratsaldeko 18:30-etan hasi eta 20:00-ak bitarte aritu ziren klubeko partaide ohi bezain ilusionatu hauek Plaza Berrian jarritako bi kanastetan.

Txapelketa bi mutzotan banatuta dago eta atzokoan A multzoko 3 taldeak aritu ziren nor baino nor (gorriak, txuriak eta urdinak). Bihar, osteguna, arituko dira B multzoko 3 taldeak (horiak, beltzak eta limak).

Lehen jardunaldian izandako emaitzak honako hauek izan ziren:

Gorriak 21 - Urdinak 29
Txuriak 30 - Urdinak 23
Txuriak 31 - Gorriak 25

Emaitza hauekin sailkapena era honetan geratzen da A multzoan:

-----------------G-----P----Alde-----Kontra
1. Txuriak----2-----0------61---------48
2. Urdinak---1-----1------52---------51
3. Gorriak----0-----2------46---------60

Esan bezala, bigarren jardunaldia bihar osteguna 18:30 - 20:00 Plaza Berrian.

menu
menu