Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen garaipena TAKE jubenilentzat

TAKE-ko Junior lehen taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen larunbat honetan, Saskiaxular talde Donostiarraren aurka.

Ez da denboraldi hasiera erreza izan gure jubenilek izandakoa, lehen hiru jardunaldiko hiru partiduak galduz. Taldea beraien artean batera gutxi jolastu duten jokalariez osatuta dago, lehen urteko jokalari dezente, lesioek ez dute lagundu, eta aurre-denboraldi agian motzegia, gainditu beharreko oztopo ugari, eta nahiz eta jokalariek argi izan egiten ari diren lana etorkizunari begira dela, eta partiduetan nabaritu izana hobetzen hari zela, beti sortu dezake zalantza puntu bat lehenengo jardunaldietan porrotak pilatzen hasteak. Hau dela eta, lehenengo garaipena, taldeak gogotsu jarraitzen zuen zerbait zen. Zorionez, ez dute jardunaldi gehiago itxoin beharko hau lortzeko.

EGA azterketa dela eta, ekipoa Markel eta Julen Zubelzu-ren bajekin aurkezten zen partidura, ordea, Imanol Arru eta Mattinek prest zituzten dagoeneko beraien fitxak eta taldeari laguntzeko gertu zeuden.

Lehenengo minututik markagailuan agintzen hasi ziren tolosarrak, garaipena lortzeko gogotsu zirela erakusten, joku ona burutuz, kantxan ziren jokalari guztien ekarpenari esker. Honela, lehen laurdenaren amaieran etxekoek 16-13 agintzen zuten markagailuan. Bigarren zatiaren hasieran ordea Donostiarrek gehio asmatu zuten, markagailua berdintzea lortuz, momentu honetan taldeak 13-0eko partziala erdietsi zuen, eta aldea partidu osoan zehar mantentzeko gai izan ziren.

Azkeneko laurdenean Saskiaxular-ekoek partiduari buelta emateko intentzioarekin jokua indartu zuten, defentsa oso agresibo bat planteatuz, eta agian, partidua pixkat zikintzen, gure jokalariak behin eta berriro tiro askeko marrara eramanez. 4.60 metrotako marratik tolosarrak ez ziren oso fin ibili, eta hau dela eta ez zuten markagailuan tartea handitu, hala ere, partidua inoiz ez zen arriskuan jarri Tolosarrentzat. Bukaerako emaitza 63-51ekoa izanez TAKE-koentzat.

Nahiz eta garaipena lortu, denak ez ziren berri onak izan taldearentzat. Behin baino gehiagotan partidua hausteko aukera izan eta lortu ezinean egon ziren, eta baloi galdu kopuru handiak, arazo bat izaten jarraitzen du. Hala ere, hauek baino berri txarragoa gertatu zan Usabalen, Mattinen lesioa hain zuzen ere. Jokoan zehar min handia hartu, eta Usabalen ginen denoi benetan izutu zigun momentua. Azkenean bigarren mailako bihurdura. Animo asko berreskuratzearekin Mattin!

Hurrengo astean, igandea 13 eguardiko 12:00-tan, berriro Usabal-en, hobetzen jarraitzeko beste aukera bat, kasu honetan Mondragon Unibertsitatea-ren aurka.

Zorionak mutilak, eta lanen jarraitzea!

1, 2, 3… TAKE!

menu
menu