Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskek porrot batekin ekin diote denboraldi berriari

BERA BERA GROS talde donostiarraren aurka 52 – 23 galdu zuten

Hasiera hasieratik, talde donostiarrak tolosarra baino gehiago zela argi utzi zuen. Egina dagoen taldea eta esperientzia eta kalitate handia duten jokalariak izateaz gain, erritmo eta intentsitate handiagoa izan zuen norgehiagoka guztian zehar. Lehen laurden erabakior batean irekitako aldea mantentzea aski izan zitzaielarik.

Dena den hau hasi besterik ez da egin eta taldeak entrenamentu batzuk normaltasunez eta jarraian egiteko aukera izaten duen heinean, ostiral gauen Manteon erakutsiriko akats eta gabeziak, zuzentzen joango dira eta poliki-poliki taldea lehiakorragoa izango da.

Asko dago egiteko eta denen konpromezua beharrezkoa izango da baina hau hasi besterik ez da egin, beraz animo eta jarraitu lanean neskak!!!

1, 2, 3… XUXTA!!!!

menu
menu