Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

4x4-ko bigarren jardunaldia bertan behera geratu zen

Euriak eraginda, antolakuntzak atzeratzea erabaki zuen

Pasa den ostegunean jokatzekoa zen 4x4 herrikoieko bigarren jardunaldia bertan behera geratu zen eguraldiak eraginda. 2, 4 eta 6 taldeek, beraz, euren debuta atzeratu behar izan zuten.

Gauzak horrela, jardunaldi hau datorren asteazkenean, Urriak 16, jokatuko da ohiko ordutegian, 18:30-20:00.

Datorren asteko gainontzeko partiduak bere horretan geratuko dira, agenda horrela geratuz:

Urriak 15: 1, 3, 5 taldeak
Urriak 16: 2, 4, 6 taldeak
Urriak 17: 2, 4, 6 taldeak

Zorte on!!!

menu
menu