Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kadete nesken bigarren garaipena

Talde donostiarraren aurrean, talde modura jokatu zuten.

Bigarren garaipena lortu zuten kadete neskek ostiral arratsaldean Internacional C.D.-ren aurka. Neskek euren borroka gogoa kantxan jarri zuten hasieratik, 57-40ko emaitza lortuz.

Lehen laurdenean, oso parekatuta ibili ziren bi ekipoak, 12-10 etxeko taldeak irabaziz azkenean laurden hau. Bigarren laurdenean, Internacional C.D. taldearen erritmoa hautsi, talde lan bikaina eginez eta borrokarako jarrera kantxaratuz markagailuan abantaila handiagoa lortu zuten gure neskek.

Jarrera honi eutsi zien hiru eta laugarren laurdenean ere azkenik garaipena lortuz. Benetan aipagarria jarrera aldaketa eta ikasitakoa aplikatzeko duten gaitasuna!!

Jarrai dezagun horrela eta zorionak neskak!

1,2,3 TAKE!!

menu
menu