Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Talde urdina garaile A multzoko bigarren jardunaldian

Emaitza hauekin txuri eta urdinak sailkatu dira finalerdietarako

Gaur jokatu da 4x4 txapelketako hirugarren jardunaldia (bigarrena biharko egunera atzeratu zen eguraldiagatik). Gaurkoan ere A multzoko 1, 3 eta 5 taldeak aritu dira lehian eta aurrekoan txuriak garaile irten baziren, gaurkoan urdinen txanda izan da. Horrela geratu dira emaitzak:

Gorriak 25 - Urdinak 28
Gorriak 24 - Txuriak 31
Txuriak 22 - Urdinak 25

Emaitza hauen ostean eta aurreko sailkapena eguneratuz, honela amaitu da A multzoko ligaxka:

-----------------G-----P----Alde-----Kontra
1. Txuriak----3-----1------114---------97
2. Urdinak---3-----1------105---------98
3. Gorriak----0-----4------95---------119

Bihar eta etzi jokatuko dira bigarren eta laugarren jardunaldia eta bertan izango dira B multzoko 3 taldeak. Finalerdietarako sailkatu diren taldeak han izango dira, aurkari izan daiztekeen taldeen zelatari.

menu
menu