Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen ederra kadete mutilena

Zarautzi 53-37 gailendu zitzaion

Aurreko astean Easoren kontra merezi gabe galdu ostean, gure mutilak lan ederra egiteko asmoarekin kantxaratu ziren larunbat goizean Usabalen.

Partidua beti gure menpe egon zen eta zarauztarrek etzuten gu gelditzeko bidea aurkitu. Nagusi izan ginen arlo guztietan. Atsedenaldira 29-18 markagailuarekin iritsi ginen, eta bigarren zatian aldeak haunditzen joan ginen. Partiduko azkeneko minutuetan ere 24 gora jarri ginen, eta azkeneko minutuko erlajazioa aprobetxatu zuten zarauztarrek markagailua txukuntzeko.

Oso lan ona talde guztiarena: defentsan sendo, errebotean ondo, kontraerasoak, atake fiñak,...Hori da bidea mutilak!!

Datorren astean Donostian izango dugu partidua, Cafes Aitonaren kontra. Sailkapenean azkeneko postuan daude partidurik irabazi gabe; ea ondo aprobetxatzen ditugun aukera hauek eraso kolektiboan hobetzeko.

1, 2, 3, Denok!!!

menu
menu