Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen berri bat kadete mutilentzat

Cafes Aitonari 31-77 gailendu zitzaion taldea

Azken sailkatuaren kontrako partiduak ez zuen istori gehiegi eduki.

Gure mutilek oso errex jokatu zuten eta bi taldeen arteko aldea nabaria izan zen. Entrenatzaileak, minutu asko jokatzen ez duten jokalariei, beraiek ere jokalari garrantzitsuak direla erakusteko aukera eman zien, eta hauek oso ondo aprobetxatu zuten.

Atsedenaldian 13-33 eta bukaeran 31-77.

Larunbat honetan liderra etorriko da Usabalera, Arrasateko Ointxe. Ea gure mutilek daukaten maila ematen duten eta partidua aurrera ateratzen dugun. Gure kantxan oso indartsuak gara eta egurra eman behar diegu!!!

1,2,3 Denok!!!

menu
menu