Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrota TAKE Izaskunentzat denboraldiko bigarren partiduan

Azpeitiko Iraurgik bere nagusitasun fisikoa inposatu eta markagailua ixtea lortu zuen (7-58)

Etxean jolastutako lehen partidak ez zuen istorio gehiegirik izan, gure neskak gogotsu atera ziren baina segituan topatu ziren Azpeitiko talde indartsuarekin, eta hauek aukera gutxi eman zizkieten neska tolosarrei euren jokoa egin ahal izateko. Kantxa guztian presionatu zuten partida osoan zehar eta defentsan altueraz baliatu ziren saskiratze tolosarrak oztopatzeko.

Defentsan saiatu arren, TAKE Izaskunek ez zuen lortu Iraurgi gelditzea, nabariegia baitzen bi taldeen forma fisikoaren arteko diferentzia. Horrela, aldea handituz eta handituz, 3. laurdenaren erdialdean, ohar hartzaileek markagailua itxi zuten: TAKE IZASKUN 7-58 IRAURGI SB.

Argi dago denboraldian zehar izango diren talde indartsuenetako bat suertatu zela larunbatean, baina horrek ez du esan nahi ezer hobetzekorik egon ez zenik. Lanean jarraitu behar da horrelako egoerarik berriro pasa ez dadin, eta horretarako beharrezkoa izango da jokalari guztiak orain arte etorri diren bezain gogotsu etortzea entrenatzera.

Hurrengo partidua berezia izango da, derby tolosarra izango baitugu Usabalen bi infantil neska taldeen artean. Datorren Azaroaren 7an izango da (Osteguna), 17:30etan.

AUPA NESKAK eta 1,2,3,…TAKE!

menu
menu