Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Prest da 25. urteurren eguneko egitaraua

Azaroak 9-an izango da, goizean goiz hasi eta norberak nahi duen arte...

Azaroak 9-an ospatuko du TAKE-k 25. urteurren eguna. Finkatu da dagoeneko eguneko egitaraua:

9:00 - Goizean zehar dauden partiduetan, haurrak ere eguneko protagonista senti daitezen, TAKE txarangak lagunduta, polikiroldegiko harmailak geure egingo ditugu gure taldeak animatzeko.

10:30-11:00 - Hamaiketakoa. Harmailen inguruan, hamaiketakoa egiteko aukera izango dugu, bai bertara gerturatutakoek baita jokalariak ere.

12:00 - Poteoa. Kiroldegitik kalera jaisteko, TAKE txaranga lagun dugularik, kaleak girotuko ditugu herrian zehar.

14:30 - Bazkaria. Epaitegi aurreko plazan plazan izango da. Bazkalondoren hainbat ekintza eta sorpresa egongo dira, beti ere musika eta lagunarte paregabean.

18:30-19:00 - Kalejira Jainekin txarangaren laguntzaz, Tolosako kaleetan zehar.

21:30 - Afaria. Eguna borobiltzeko, Dj batekin festa giroan, elkarrekin afaltzeko aukera egongo da. Eguraldi ona egingo balu plaza berrian eta bestela zerkausian.

23:00 - Eguna amaitutzat eman nahi ez duten horientzat , Dj-aren eskutik poteo mundiala izango dugu gauean zehar lagunarteko giro paregabeaz gozatuz ospakizun eguna borobiltzeko.

Gogoan izan, bazkarirako tiketak salgai direla Orbela, Iurre, Ikatza eta Bide Goxo tabernetan 20 euroko prezioan.

menu
menu