Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipena TAKE jubenilentzat lehen itzulia amaitzeko

TAKE-ko Junior lehen taldeak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen igande honetan, Atletico S.S. talde donostiarraren aurka.

Lehenengo itzulia bukatzeko, TAKE-ko jubenilek, Donostiko Atletico S.S. taldea jasotzen zuten igande honetan Usabalen. Donostiarrak, sailkapenean garaipen bat gehiagorekin aurkezten ziren Tolosan, beraz gure mutilek bazekiten ez zela partidu erreza izango. Partidua Julen Zubelzuren bajarekin aurpegiratu behar zuen taldeak, baina Arru-ren laguntzarekin ordea.

Norgehiagokaren lehenengo minututik hasita, donostiarrak zonan kokatu ziren. Nahiz eta TAKE-koek ustekabean ez harrapatu, ze honen jakiturian zegoen taldea, hasieran asko kostatu zitzaien zona hau erasotzea, baloia ez zuten mugitzen beharrezko abiadura eta zentzuarekin, eta zaila zen behar dan moduko jokaldi bat ikustea. Erasoan edukitako zailtasun hauek, defentsan bere eragina zeukaten, animoak zertxobait kikilduz. Honela lehen laurdena 10-11ko markagailuarekin bukatu zen, Donostiarren alde.

Hemendik aurrera ordea, nahiz eta partidu borobila ez jolastu, TAKE-koak gehiago izan ziren partidu guztian zehar. Baloia zentzu gehiagorekin mugitzen hasi ziren, eta jaurtiketa argiak aurkitzen zituzten ondorioz. Bigarren laurdena etxekoentzat izan zen 18-11ko markagailuaz.

Atsedenaldiaren ondoren gauzek antzera jarraitu zuten, Tolosarrak hobeagok ziren, baino Atletico-k proposatzen zuen saskibaloia dela eta, ezinezkoa izan zen gure jubenilentzat markagailuan alde erosoa hartzea. Azken minutuetan kanpokoek azken saiakera bat egin zuten, baino Tolosarrek hau ondo eutsi zuten, partidua 57-49 irabaziz.

Lehenengo itzuli honetan, taldeak alde negatibo eta positibo ugari erakutsi ditu. Positiboena dudarik gabe, denborarekin emaitzak hobetzen dijoaztela, jokoaren aurrera pausoaren erakusgarri. Bestalde, ekipoak hobetzeko ugari dauka, detaile positiboa hau, dudarik gabe. Bigarren itzuliari begira, berri on asko emango dutenaren ziur gaude!

Zorionak mutilak, eta lanean jarraitzera!

1, 2, 3… TAKE!

menu
menu