Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen itzela kadete mutilena

Liderrari irabazita, lidergoan jarri dira

Partidu handia ikusi ahal izan genuen pasa den larunbatean Usabalen.

Arrasateko Ointxe genuen bisitari, liderrak ziren eta ligan porrota jaso gabeko taldea. Oso aurkari indartsua eta partidu benetan zaila gure mutilek jokatu behar zutena, eta partidua horrela hasi zen: beraiek inposatzen zuten jokoaren erritmoa, ez genuen defentsako errebotea ondo ixten eta beraiek kanasta errexak lortu zituzten.

Partiduaren 15. minutuan 7 behera geunden markagailuan, partiduan sartuta geunden baina taldea etzen bere maila ematen ari. Hemendik aurrera gauzak hobeto egiten hasi ginen, eta konfiantza hartzen gure etengabeko lanean. Taldea "askatu" egin zen eta atsedenaldira joateko azkeneko minutuetan primeran ibili zen: partiduari buelta eman eta 32-30 aurretik joan ginen aldageletara. Orokorrean arrasatearrak hobeak izan ziren lehen bi laurdenetan, eta atzetik joateak aldageletara min handia egin zien. Gureak, ordea, gora etorri ziren eta atsedenalditik aurrera jaun eta jabe izan ginen. Defentsan bikain, kontraerasotan ederki eta atake estatikoan txukun!!! Kontzentrazioa, irabazteko gogoa, ilusioa,..., kantxa gainean utzi zituzten gauza guzti horiek gure mutilek!!!

Partidu amaieran 59-46 eta poz haundia taldearen inguruan dauden guztiena ere!!

Lehenengo itzulia bukatu da, eta lider berriak gara 5 garaipen eta porrot bakarrarekin, baina anekdotikotzat jotzen degu datu hau, ze bigarren itzulian talde indartsuenen kantxetatik pasa behar deu: Easo, Zarautz, Arrasate,...
Lan asko egiteko dago aurretik, baina denbora daukagu gauza guzti horiek ondo sendotzeko!!!

1, 2, 3, DENOK!!!

menu
menu