Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirutik hiru TAKE Aralar Kirolakentzet

Goerriri irabazi ondoren, galdu gabe jarraitzen dute junior neskek

Forma momenturik onenean ez egon arren junior neskek jokatutako partidu guztiak garaipenekin zenbatzen dituzte. Denboraldi berriak ondo hastea beti izan ohi da garrantzitsua eta garaipenen eskutik baldin badator oraindik hobeto. Hiru garaipen hauekin sailkapeneko bigarren postuan kokatzen dira Andoni eta Gonziren neskak, sailkapeneko oilarren aurka jokatu baino lehen.

Orain arte jokatutako partiduetan Axular, Bera Bera eta Goierri hartu dituzte mendean. Partidu trabatuak izan arren taldeak bere armak erakutsi ditu eta talde hau garaitzea ez dela errexa izango argi utzi dute. Partiduetan baja ugari izan arren, kantxaratu direnak aurpegia eman dute eta hemendik aurrera taldea osatuta egon ezkero aurrera pauso bat emango dutela garbi dago.

Hurrengo astean Atletiko talde beldurgarria izango da aurkari. Gorriz markatutako partidua eta taldearen etorkizuna markatuko duen norgehiagoka.

1,2,3...TAKE!!!

menu
menu