Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehenengo garaipena TAKE Montezkuerentzat

34-32 irabaziz lehenengo garaipena iritsi da Hernani K.E.aren kontra!!!!

Ohikoa ez den bezala gure taldea partiduan intentsitatearekin sartu zen, lehenengo zatian zortzi gora amaitu genuelako, alegia.

Partidua nahiz eta erraza ez izan, gure jokoa erabiliz, partiduaren zati handi bat markagailuan aldaketa handirik jasan gabe mantentzea lortu genuen. Abantaila hau zeharo aldatu zen laugarren zati hasieran, izan ere, gure talde osoak garaipena eskura geneukala ikusita motorrak itzali zituen, eta beste taldeak aurretik jartzera lortu zuen, hain zuzen ere, beraien irabazteko gosearekin.

Momentu horretan beste taldeak argi erakutsi zigun, garailea partiduko azken segundok arte ezin dela erabaki.
Orduan, kostata baina “reset” bat egitea lortu genuen, partiduan zehar hartutako lasaitasun hori alde batera utziz. Hots, garaipena eskuratzean bakarrik jarri genuen gure taldearen pentsamendua eta hau argi islatuta ikusi zen markagailuaren azken emaitza bi gora izan zenean.

Denboraldia hasi zenetik irabazitako lehen partidua da eta ez da partidu erraza izan, Hernani-ko taldeak gure ahulguneei zuku handia atera zielako. Partidu honek hobetzeko gauza asko ditugula erakutsi dizkigu baina partiduaren garaipena lortuta, egun produktibo eta pozgarri bat izan dela esan dezakegu.

Horrela jarraitu dezagun 1,2,3 TAKE!!!!!!!!!!!!!

menu
menu